Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Urduņako familien festa

2012/05/30

Otxomaioak direla eta, Urduņa Laguntza Zentroak familien festa egin zuen.

 

Langile eta erabiltzaileek zentroa apaindu zuten arratsaldean, familiak heltzerakoan, dena festarako prest egon zedin.

Urduņako abesbatzak egin zien harrera familiei.

Geroago, erabiltzaile baten eguneroko bizimodua nolako den ikusteko bideo bat jarri zuten. Emanaldia hunkigarria izan zen eta familiei asko gustatu zitzaien.

Erabiltzaileek egindako eskulanak ikusteko aukera izan zen; baita erostekoa ere. Beste gauza batzuen artean, pitxerrak, botilak, hautsontziak eta abar izan ziren. Batu duten diruaekin udarako ekintza batzuk prestatzen ari dira.

Festa bukatzeko eta txisteren bat kontatzeko unearen bila, lunch gozoa prestatu zuten.

Festa lagunarteko giro atseginean igaro zen: familiak oso gustura egon ziren eta erabiltzaileak pozik eta egindakoak familiakoei erakusteaz harro.

Langileen laguntza azpimarratu behar da, beraiei esker familien arteko topaketa polita izan zen, aparteko giroan.

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta