Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Lurgorrik kosmetika tailer berri bat martxan ipini du

2017/04/25

Lurgorriko erabiltzaileak oso pozik daude tailer berri honekin; izan ere, eguneroko bizitzan erabili ahal izateko produktuak egiten dituzte.

Xaboi eta krema hauek egiteko, osagai naturalak baino ez dituzte erabiltzen.

Modu horretan, oliba-oliozko edo koko-oliozko xaboiak egiten dituzte. Xaboiei, gainera, Marsella edo goroldio-zuri lurrina gehietzen diete…Horretaz gain, mitxoleta-haziz egindako xaboi esfoliatzailea ere egin nahi dute.

Masajerako primerakoak diren izpiliku- oliozko kandelak ere egiten dituzte. Kandelek ateratzen duten  likido epela masaje terapeutikorako erabiltzen dena da. Masajerako, oso atsegina da likidoak tenperatura apur bat edukitzea.

Arrakastatsua den beste produktu bat ezpainetako baltsamoa da. Baltsamoa errizino edo koko-olioz egina dago, eta, erle-argizari oinarri bat du.

Produktu hauek familia eta ezagunen artean saltzen ari dira. Enkarguak ere onartzen dituzte.

Biltzen ari diren diruarekin, ospatzeko, bazkari bat egin nahi dute.

Ikusi argarzkiak

Itzuli

© 2023 GUFE