Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Uliazpik eta Tecnaliak adimen urritasuna duten pertsonen emozioak komunikatzeko sistema bat garatu dute

2012/02/20

Uliazpi Fundazioak eta Tecnalia Researcha & Innovation Fundazioak beren kabuz komunikatzerik ez duten pertsonen emozioak detektatzeko eta komunikatzeko sistema bat garatu dute.

Pultsimetro batek bihotz-taupaden erritmoaren aldakortasuna neurtu eta informazioa jaso eta prozesatzen duen sakelako telefono batera bidaltzen du; horrek gogo-aldartearen balentzia (positiboa edo negatiboa) aztertu eta intentsitatea neurtzen du. Zaintzaileak, horrenbestez, pertsona hori lasaitu ahal izango du eta, halaber, sakelakoak berak autoerregulaziorako tresna gisa ere jokatuko du, emozio negatibo bizia detektatzen duenean ahots-mezu automatiko bat abiaraziko baitu baretzen laguntzeko.

Sistema horrek, beraz, ondoeza txikitzeko eta, ahal den neurrian, arazoak eragiten dituzten jokabideak ( agresiboak, norberaren kalterakoak, suntsitzaileak) prebenitzen lagunduko du.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta