Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Aita Mennik desgaitasuna duten pertsonentzako eguneroko zereginetan laguntzeko bideo sorta prestatu du

2012/02/14

Aita Menniren Kalte Zerebralaren Zerbitzuak, BBKrekin lankidetzan, kalte zerebrala duten pertsonen eta euron senideen bizi kalitatea hobetzeko, 21 bideo didaktiko garatu ditu.

Aukeratutako eskenatokia desgaitasuna duten pertsonentzako egokitutako etxebizitza izan da, Aita Menni ospitaleak zabaldu berri duena.

Bideo hauen helburua desgaitasuna duten pertsonei eta eurok zaintzen dituztenei eguneroko zereginak betetzen laguntzea da: motordun ateak dituen etxebizitzara nola sartu, nola kontrolatu ingurua ordenagailu bidez, laguntza produktuak, janzten edo lekuz aldatzen ikasteko bideoak, etab.

Material hau kalte zerebralaren Menni Sareak duen YouTube kanalean argitaratuta dago (lotura ondoan duzue).

Argibide gehiago

Itzuli

© 2023 GUFE