2014/01/21
“TeleBeko” katearen aurkezleak, Evaristo eta Sole, animatzaile aritu ziren festan eta Anne Igartiburu eta Ramon Garciaren dobleen laguntza izan zuten. Azkenengo hauek kanpaiak aurkezteaz arduratu ziren.
Bekoetxeko Gorputz-espresio taldeak, Sarak gidatuta, dantza ikusgarriarekin alaitu zuen festa. Olentzero ere han izan zen eta ilusioa eta opariak banatu zituen bertan zeudenen artean.
Erabiltzaileek eta zentroko profesionalek egindako Ekialdeko dantzarekin eta Gorputz-espresio taldeak egindako perkusioarekin bukatu zen ospakizun bitxi hau.