Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxe eta Lurgorriko erabiltzaileek Aita Menni kirol elkartea (ADAM) eratu dute

2014/09/23

Hemendik aurrera federatu eta kirol txapelketa ofizialetan hartu ahal izango dute parte.

Bekoetxe eta Lurgorriko erabiltzaileak Arrasaten dagoen Aita Menni Hospitalera hurbildu ziren oso bilera berezian parte hartzeko: Aita Menni kirol elkartearen eraketa formala egitea.

ADAM proiektuan egoteak kirol talde baten edo gehiagotan parte hartzeko eta entrenatzeko aukera emango die. Boccia, igeriketa eta txirrindularitza dira hautatu dituzten diziplinak.

Argazkietan ikusten denez, kamisetak eta beharrezkoa den ekipamendua jadanik badaukate. Hori dela eta, laster ADAM Bizkaiko kideak bidegorrietan txirrindularitza egiten, San Inazioko kiroldegian boccia praktikatzen edo Atxurin igeriketan ikusi ahal izango ditugu.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE