Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioak Zentroan antolatu dituzten azken jardueren berri eman digu

2023/06/28

Aipagarriak dira Artxandara eta Ereagako hondartzara eginiko txangoak, baita auto klasikoen erakusketa antolatzea ere.

Artxandarako txangoan funikularra erabili zuten, begiralekura heltzeko. Bertatik Bilbo hiriaren ikuspegi panoramiko ederra dago.

Ereagan paseoa egin zuten hondartzan barrena, eta terraza batean mokadutxoa hartu zuten, itsasora begira.

Mantra elkarteak auto klasikoen erakusketa eskaini zuen, Zentroko lorategietan.

Erabiltzaileek oroitzapenez eta nostalgiaz beteriko eguna gozatu zuten, eta euren bizipenak partekatu zituzten bilduma ikustera bertaratu ziren familiekin. Are, autoetara igotzera eta argazkietarako posatzera animatu ziren.

 

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE