Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

FAQ

Itzuli

Lehenengo aldian non aurkeztu behar da mendetasunaren ebaluaziorako eskabidea?

 

  • Hasierako eskabidea eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan aurkeztu behar da beti. 

Nola eskatzen da?

  • Eskabidea (ikusi agiria), bete behar da, eta eskabide hori ebaluazioaren eskatzaileak sinatu behar du beti.
  • Dena dela, eskatzailearen legezko ordezkariak edo borondatezko ordezkariak ere sinatu ahal izango dute eskabidea, baldin eta ordezkaritza behar bezala frogatzen bada.
  • Eskatzaileak ezin badu sinatu eta ordezkaririk ez badu, mediku-txosten baten bidez egiaztatu beharko da sinatzeko ezintasuna.

Zer agiri aurkeztu behar dira?

  1. Eskatzailearen NANaren edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri baten fotokopia.
  2. Eskatzailearen legezko ordezkariaren edo borondatezko ordezkariaren NANaren edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri baten fotokopia.
  3. 8 urtetik beherako pertsonen kasuan, Familia Liburua edo ahaidetasun-harremana egiaztatzeko beste agiriren bat.
  4. Borondatezko ordezkaritzaren eredua (ikusi agiria), halako ordezkaritzarik badago, ordezkaritza ematen duenak zein ordezkariak sinatuta.
  5. Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkaritza egiaztatzeko agiriak.
  6. Mediku-txostena (ikusi agiria).
  7. Eskatzailearen errolda-ziurtagiria (bat edo batzuk).
  8. Eskatzailearen legezko bizilekuari buruzko ziurtagiria, beharrezkoa bada.
  9. Banku-helbideratzearen fitxa (ikusi agiria).

Zer gertatzen da agiriren bat falta bada?

Eskatzaileari jakinarazpen bat bidaliko zaio, idatziz, aurkeztu ez dituen agiriak aurkez ditzala eskatzeko.

(Argibide gehiago)

Gora

© 2024 GUFE