Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Udalostek bi irtenaldi antolatu zituen hiriko eta kostako inguruneaz gozatzeko

2026/4/7

Irtenaldiotan posible izan zen bizikidetzaz aire zabalean gozatzea aisia, ariketa fisikoa eta ingurunearen esplorazioa konbinatuz.

Talde batek ibilaldi bat egin zuen Bilboko Ubideen ibiltokian. Ibilbide irisgarri hori oso estimatua da bere ingurune naturala eta giro lasaia direla eta. Ibilaldian, parte-hartzaileek paisaiaz gozatu zuten, solas egin zuten eta aukera baliatu zuten ingurune atsegin batean ariketa egiteko.

Beste taldea Areetara joan zen. Bertan, La Bola hondartza ezagunetik Bizkaiko Zubirainoko tartea egin zuten oinez. Itsasadarraren ondoko ibilbide hori, bere ikuspegi bikainekin, ingurune ezin hobea izan zen eguraldi onaz gozatzeko.

Itzuli

© 2026 GUFE