Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Udalosteko erabiltzaileen asteburuko jarduerak

2025/03/17

Asteburuan zehar inklusioa eta kirola sustatzen duten ekintzak egin dituzte.

Larunbatean, hainbat erabiltzaile batu ziren Alboan GKEak antolatutako "Corre por una causa" martxa solidarioa egiteko. Ekimen honek dirua biltzea eta kausa sozial garrantzitsuen inguruan kontzientziatzea izan zuen helburu, eta Udalosteren parte hartzea konpromiso eta elkartasun eredu izan zen.

Igandean, Athletic Clubek eta Realak San Mames futbol zelaian jokatu zuten emakumezkoen futbol partida zirraragarrian izan zen taldea. Esperientzia ahaztezina izan zen, goi mailako kirol partida batez gozatu ahal izan baitzuten eta beren talde gogokoenari animatu.

Itzuli

© 2025 GUFE